Va, pensiero

Va, pensiero
Jatorria
Argitaratze-data1842
Ezaugarriak
Hizkuntzaitaliera
TonoaFa sostenitu maior
Egile-eskubideakjabetza publiko
HitzakTemistocle Solera (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaGiuseppe Verdi
La Scalako orkresta eta abesbatza, Carlo Sabajno

Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza.

Va, pensiero Giuseppe Verdiren Nabucco operaren hirugarren ekitaldiko korua da, fa sostenitu maiorrean 1842koa, Temistocle Soleraren letrarekin, «Super flumina Babylonis» izeneko 137. salmoan inspiratua. «Verdiren maisulan» gisa kalifikatua, hebrearrek jaso zuten Babiloniako gatibualdia kantatzen du. Jerusalemgo Lehen Tenplua galdu ondoren.

Ondoren, Italiako abertzaleentzako ereserki bihurtu zen, hebrear herriarekin identifikatzen baitziren, austriar domeinuaren aurrean batasun nazionala eta subiranotasuna bilatzen zituztenean. Kantaren gaia erbestea da , jaioterriarekiko nostalgia adierazten du; horrela kantak eta «Oh mia patria sì bella e perduta!» esaldiak (euskaraz: «Ene aberria, hain ederra eta galdua!») italiar askoren bihotzean oihartzuna hartzen zuten.[1]

Nana Mouskourik abestiaren bertsio bat egin zuen 1980 inguruan. Boney M-ren «Rivers of Babylon» abestia ere 137. Salmoan inspiratuta dago.

  1. http://www.fordham.edu/halsall/mod/NATMUSIC.html Modern History Sourcebook: Music and Nationalism.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy